Gizartea -
Katalunia
Bi gizon hil dira hegazkin arin baten izandako istripuan, Castellon
Ezbeharra gauzatu den unean teknikariak su baten itzaltze lanetan ibili dira Castellargo sakanean.
Erredakzioa
Gizonezko bi hil dira hegazkin arin bateko istripuan sute bat itzaltzen zebiltzala. Kataluniako suhiltzaileetako iturriek eta Balentziako komunitateko Emergentzia Zerbitzuko Zentruak, aparatuko pilotu eta hegaldi operadoreen heriotzaz informatu dute, Castellargo sakanean 16:42etan.
Generalitateko suhiltzaileak izan dira hegazkin arinaren kontratazioa burutu dutenak. Hegazkina Avialsa enpresakoa zen eta La Sena (Tarragona) eta Tinença de Benifasa (Castello) bitarteko sutean izan da lanean. Suhiltzaileen arabera, mendia orografía zailekoa da eta sakanean aire bolada indartsuak ematen dira. Dena den, istripuaren arrazoia oraindik zehazteke dago.
Sutean Generalitateko sei suhiltzaile hornizio ibili dira lanean Castelloko zortzi lantalderekin batera. Oraindik bizirik diharduen sutea atzo arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen eta bi ordu geroago dena kontrolpean zegoela pentsa arren, gaur 13:00etan berriz piztu da sua.
Ezbeharra gertatu eta gero, Serafín Castellano Gobernazioko conseller balentziarra istripu gunera hurbildu da koordinazio lanetan aritzeko. Kataluniako Generalitatetik Luis Salvado Ebroko lurretan gobernuko delegatua eta Pilar Andreu Herrizaingo Saileko lurralde zerbitzuen zuzendaria izan dira.