Gizartea -
Donostian
Gizon batek beste bat labankadaz zauritu du Kristina Enea parkean
Igandean izan zen gertaera, arratsaldeko lauak eta hamar inguruan. Zauritua Donostia erietxera eraman behar izan zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du beste bat labankadaz zauritzeagatik Donostiako Kristina Enea parkean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Zaurien eraginez, erietxera eraman behar izan zuten biktima. Gaur goizean egin diote ebakuntza.
Igandean izan zen gertaera, arratsaldeko lauak eta hamar inguruan. Ertzaintza gertaera izandako lekura gerturatu zen eta gizonezko bat odoloetan zegoela ikusi zuten. Labankada bat jaso zuen alde batean.
Zaurituak adierazi zienez, erasotzailea ezagun bat zen eta korrika alde egin zuen. Ertzaintzak hainbat herritarren laguntzarekin handik gutxira aurkitu zuen ustezko erasotzailea Tabakalaren. Han atxilotu zuten. Era berean, parkeko zakarrontzi batean erasoa egiteko ustez erabili zen aiztoa ere aurkitu zuten.
Atxilotuta jarraitzen du ustezko erasotzaileak eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.
Gertaerak eragin zuzena izan zuen Donostiako parkean hilabete honetan antzezten ari diren “Uda gau bateko ametsa” antzezlanean. Ikerketa zela eta, ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen emankizuna.