Itxi

Gizartea

osasuna

44 urteko emakume bat, Zika birusak jotako laugarren pertsona EAEn

Agentziak | Erredakzioa

Jaiotzez kolonbiarra baina Gipuzkoan bizi den emakumea duela bi aste bueltatu zen Nikaraguatik. Ez dute ospitaleratu.

  • Aedes Aegypti eltxoak eragiten du Zika birusa. EFE

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez, jaiotzez kolonbiarra baina Gipuzkoan bizi den 44 urteko emakume bati Zika birusa atzeman diote. Hortaz, EAEn atzemandako laugarren kasua da honakoa.

Kasu honetan, emakumea duela bi aste itzuli zen Nikaraguatik, eta bueltatu eta biharamunean gaixotasunaren sintomak nabaritzen hasi zen. Laborategian egindako analisiek baieztatu dutenez, Zika birusak jota dago emakumea, baina arriskutik kanpo, eta ez dute ospitaleratu behar izan.

Osasun Sailak eta Osakidetzak lasaitasun mezua berretsi dute, eta opor garaia izanda, arrisku gehien dagoen herrialdeetara bidaiatzen duen orori segurtasun neurriak hartzeko deia luzatu diote, batez ere ziztadak saihestea.

Martxoan atzeman zuten Euskadiko lehen Zika birus kasua. Venezuelatik etorritako gizon bati sintomak sumatu zizkioten, analisiek gerora baieztatuko zutena. Beste bi kasuetan emakumea izan da gaixoa, Kolonbiatik eta Dominikar Errepublikatik etorritakoak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena