Gizartea -

Adinekoak jomugan

Lapurretak 'besarkada solidarioa' metodoaren bidez Araban

Ertzaintzak 31 salaketa jaso zituen ekainean. Adineko biktimei kalean eraso egiten diete emakume gazteek.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Besarkada solidarioa’ metodoaren bidez Araban egindako lapurreten 31 salaketa jaso zituen Ertzaintzak iragan ekainean, Segurtasun Sailak agiri batean azaldu duenez.

Biktimak kalean harrapatu eta informazio zehatz baten truke besarkada ematen diete, batez ere emakume gazteek. Une horretan, bitxiak eta zorroak lapurtzen dizkiete.

Batzuetan, lapurretak ibilgailuetan egin dituzte. Gidariak gizonezkoak ziren eta lapurreta egiteko indarkeria ere erabili izan dute.

Banda ibiltari bat dela uste du Ertzaintzak. Kide batzuk identifikatu dituzte dagoeneko.

Besteak beste, Gasteizen, Burgun, La Puebla de Labarcan, Legution, Laudion, Amurrion eta Zuian egin dituzte lapurretak.

Biktima guztiak adineko pertsonak dira, ahulagoak direlako eta lapurretaz ohartzen direnean aurka egitea zailagoa delako. Gainera, bitxiak, lepokoak edo zintzilikariak, eskumuturrekoak ala erlojuak eta eraztunak begi-bistan eramateagatik aukeratzen dituzte.

Zortzi identifikatu dituzte

Lapurretak emakume gazte txiki, baina sendoek egin dituzte. Gutxienez zortzi emakume identifikatu dituzte jadanik. Batzuk aurrekariak dituzte.

Horietako batek gizon bati urrezko kate bat ostu zion ustez ekainaren 20an, Gasteizko Judimendi auzoan. 23 urte ditu eta Errumaniakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrioko Albisteak Ertzaintzaren albisteak Araba Delituak albisteak Laudioko argazkiak Gasteiz berriak Albisteak Ebasketak albisteak Arabako Lautada azken ordukoa Aiaraldea