Gizartea -
Trapagaran
Emazteari eraso egin eta labanarekin mehatxatzeagatik atxilotuta
Ertzaintzako agenteak biktimaren etxebizitzara hurbildu dira eta bertan, zenbait auzokide eta senide aurkitu dituzte ustezko erasotzailearekin liskarrean.
Erredakzioa
Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu egin du, ustez, emazteari eraso egiteagatik eta laban batekin mehatxatzeagatik.
Agenteak bikotearen etxebizitzara hurbildu dira eta bertan, zenbait auzokide eta senide aurkitu dituzte ustezko erasotzailearekin liskarrean.
Biktimak adierazi duenez, gizonak zenbait kolpe eman dizkio eta zoru-garbigailuaren makilarekin jarraitu dio, sukaldeko laban batekin heriotza mehatxuak egin ondoren.
Agenteek makila apurtuta aurkitu dute eta etxeko hormetan kolpe aztarnak ikusi dituzte.
Ertzainek susmagarria atxilotu egin dute genero indarkeria delitu bat leporatuta.