Gizartea -

Euskadiko Eskola Kontseilua

Garciak aurrekoek lortutako "adostasun" bidea jarraitu nahi du

Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berriaren hitzetan, organuaren buru izatea "ohore bat" da. "Lehenbailehen lanean hasi nahi dut", gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berriak, karguan aurretik egondako pertsonek lortutako "adostasun" bidearekin jarraitu nahi duela adierazi du gaur.

Garcia Gurrutxaga eta Konrado Mugertza (aurreko presidentea) Bilbon bildu dira gaur goizean, eta ondoren, kazetarien galderak erantzun dituzte.

"Aurreko presidenteek (Maria Angeles Echevarria, Peio Ellakuria, Lontxo Oiartzabal eta Konrado Mugertza) lortutako adostasun eta neurritasun bidearekin jarraitzea nire helburuetako bat da, hezkuntza sistemarentzat bide garrantzitsua", esan du bilera bukatu ondoren.

Presidente berriaren hitzetan, Euskadiko Eskola Kontseiluaren buru izatea "ohore bat" da. "Lehenbailehen lanean hasi nahi dut", gaineratu du.

Horretarako, Eskola Kontseiluko ordezkaritza duten estamentuekin bilerak egingo ditu, "haien kezkak, ideiak eta helburuak entzuteko, eta nire intentzioak aurrez aurre azaltzeko".

Bere ustez, elkarteak bere lana ondo egiteko funtsezko betebeharra "lasaitasuna" izango da. "Akordioak eta konplizitatea lortzeko lasaitasuna eta denbora behar da, eta dena helburu bakar batekin egin behar da: Euskadiko hezkuntza sistema hobetzea". Bestalde, Konrado Mugertzak ongietorria eman dio Garciari, eta "etxe honetan oso gustura ibiliko dela" esan du. "Oso ondo egin dezake", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea