Gizartea -

Gertakaria

Euskal mendizale bat hil da Europako mendietan

Mendizalea Durangon bizi zen 37 urteko ordiziarra zen eta igandean desagertu zen Asturiasen. Suhiltzaileen helikoptero batek aurkitu du hilotza inguru altu eta arriskutsu batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiaseko Suhiltzaileen Erreskate Taldeek euskal mendizale baten gorpua aurkitu dute Europako mendietan, 09:21 aldera.

Mendizalea Ordiziakoa zen, baina Durangon bizi zen.

Gaur arratsaldean egingo diote autopsia hildakoari (I. J. A. I. 37 urtekoa) Arriondaseko (Asturias) Grande Covian ospitalean.

112-Asturiasek jakitera eman duenez, mendizalea atzo desagertu zen inguru altu eta arriskutsu batean.

Elur-jausi batek estaltzen zuen mendizalearen gorpua; antza denez, Torre Santa de Enol eskalatzen zegoela harrapatu zuen elur-jausiak. Mendizaleak 150 eta 300 metro arteko erorketa jasan zuen.

Igandean, 20:00etan etxera heltzeko asmoa zuen

Atzo 21:25ean jaso zuen Asturiasko Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuaren zentroak desagerpenaren abisua. Deia egin zuen senidea kezkatua zegoen 20:00tan etxera ailegatu behar zuelako eta ez zen heldu.

Senideak azaldu zuenez, igandean goizeko bostetan atera zen mendizalea Covadongatik, Vegarredonda eta Peña Santa arteko ibilbidea egiteko. Mendizaleak jakinarazi zuenez, ibilgailuan lo egingo zuen goizean goiz ateratzeko.

Asturiasko 112 zerbitzuak gertatutakoa jakinarazi zion Guardia Zibilari eta horiek Asturiasko Suhiltzaileen Erreskate taldea eta txakur unitatea ohartarazi zituzten.

Atzo 23:47ak aldera, mendizalearen ibilgailua lakutik gertu aurkitu zutela, baina beraren arrastorik ez zegoen berri eman zioten Guardia Zibilek larrialdi zerbitzuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea