Gizartea -
Gertakaria
Bi eraikin behera etorri dira Bartzelonan
Ezbeharrean ez da hildakorik egon, alkatearen hitzetan. "Ezusteko bat besterik ez da izan".
Erredakzioa
Hiru solairuko eraikin bat behera etorri da Mataron (Bartzelona), oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, Generalitateko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Gainera, eraikin horren alboan dagoen etxebizitza baten zati bat ere eraitsi egin da.
Joan Antoni Baron Mataro-ko alkatearen hitzetan, ezbeharraren ondorioz ez da hildakorik egon. Cami Ral kalean gertatu da, 371 eta 373 zenbakietan. "Ezusteko bat besterik ez da izan", gaineratu du.
Ezbeharra 13:10 inguruan jazo da. Generalitateko suhiltzaileak eta segurtasunerako eta larrialdietarako taldeak biktimarik ote dagoen konprobatzeko, hondakinen artean lanean ari dira.
Suhiltzaileak, Esquadra Mossoak, Gurutze Gorria, Udaltzaingoa eta Babes Zibileko langilea bertaratu dira gertakariaren tokira.