Gizartea -

Berriz gaixotu da

Luz Casali bularreko minbizia atzeman diote berriro

Datozen asteotako kontzertuak bertan behera utzi ditu. Kolpe handia jaso du abeslariak, izan ere, orain dela hiru urte bularreko minbizia nozitu zuen ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luz Casal abeslari galegoak jakinarazi duenez, berriz gaixotu da eta bularreko minbizia diagnostikatu diote berriro; ondorioz, datozen asteotako kontzertuak bertan behera utzi behar izango ditu.

Abeslariaren webgune ofizialean komunikatu labur batean jarraitzaileei zuzendu dizkie hitz hauek: "Azken azterketa medikoan minbizia aurkitu didate beste bularrean. Medikuek ebakuntza egitea erabaki dute, eta ondorioz, datozen asteotako kontzertuak bertan behera uztea erabaki dugu. Ahalik eta arinen osasun egoeraren berri emango dizuegu".

Ildo horretan, jarraitzaileei beraien elkartasun-adierazpenak, "maitasuna eta pazientzia" eskertu dizkie. "Esku onetan nago; laster aurrera aterako naiz", gaineratu du.

Kolpe handia jaso du abeslariak, izan ere, orain dela hiru urte bularreko minbizia nozitu zuen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea