Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekide ohia hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Berrogeita hamar urte inguruko emakumezko bat hil egin da bart Sevillan, norbaitek sastatuta, hiri horretako Udalaren bozeramale batek baieztatu duenez.
Espainiako Poliziak informatu duenez, haren bikotekide ohia atxilotu egin dute. Ustezko hiltzailea 38 urtekoa da, eta ez zuen biktimarengandik urruntzeko agindurik ezta bestelako kautelazko neurririk ere.
Sevillako larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute 21:36an, eta horretan, Hermanas de la Cruz kalean arma zuriz egindako eraso bat jazo zela ohartarazi diote.
Osasun langileak hara bertaratu dira, baina ezin izan dute emakumezkoa suspertu.
Gertatutakoa indarkeria matxista auzia dela baieztatuko balute, aurten Espainian hildako 27. emakumezkoa izango litzateke.