Gizartea -

Ezbeharra

38 urteko arrantzale bilbotar bat hil da Gorlizen, itsasora erorita

Lagun batekin arrantzan ari zen Gorlizeko itsasargiaren parean eta goizeko laurak aldera olatu kolpe batek eraman du.

Gorlizeko itsasargia. Argazkia: EITB
Gorlizeko itsasargia. Argazkia: EITB
Gorlizeko itsasargia. Argazkia: EITB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizonezko bilbotar bat hil da igande goizaldean Gorlizen, itsasora erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, olatu kolpe baten ondorioz uretara jauzi eta hil egin da.

Antza denez, gizonak lagun batekin arrantzan ari zen Gorlizeko itsasargiaren parean eta goizeko laurak aldera itsaso kolpe batek eraman du.

Ezbeharraren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako kideek goizeko 06:00ak aldera topatu dute gizonezkoaren gorpua Gorlizeko itsasargiaren inguruan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kantauri itsasoa Arrantza albisteak 2024 Gorliz albisteak