Gizartea -
Maiatzaren 19tik 21era
Europako Itsasoko Eguna Gijonen: ¡Mugi gaitezen ozeanoen alde!
Goi-bilera EBk antolatu du, itsasoaren arloko aktore garrantzitsuenak biltzeko asmoarekin, ozeanoen kontserbazioaren alde.
Surfrider Foundation Europe
Gijonen (Asturias) Europako Itsasoko Egunak direla eta, maiatzaren 19tik 21era, egingo dituzten ekitaldiekin batera, Surfrider Foundation Europak makro-hondakinen kontrako eskaera eta Itsasoaren, ozeanoen eta erabiltzaileen aldeko manifestua aurkeztuko ditu.
EMD (European Maritim Day) deitutako hirugarren goi-bilera hau Europar Batasunak antolatu du. Ekitaldian Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea Felipe Asturiaseko printzea izango dira, Jose Manuel Durao Barroso Europako komisioko presidentearekin eta Maria Damanaki, Itsas Gai eta Arrantza komisario europarrarekin batera.
Goi-bilera horren helburua itsasoko arloko aktore garrantzitsuenak biltzea da: aktore ekonomikoak (haien artean arrantza industriako eta itsasoko garraioetako ordezkariak), ordezkari politikoak, ministroak, zientzialariak eta ingurugiro elkarteak.
Aktualitateko gai ezberdinak jorratuko dituzte, hidrokarburoen isuriaren talka edo makro-hondakinen kudeaketa adibidez.
Surfrider Foundation Europa (SFE) ingurugiro elkartea bertan izango da, beste surf eta kayak elkarte batzuekin.
EMD egunetan zehar, SFEk bi ekitaldi aurkeztuko ditu: "Gure hondartzetan ez", makro-hondakinak kutsagarriak direla eskatzeko ekitaldia, eta itsasoaren erabiltzaileen plataforma. Bere helburua itsasoaren erabiltzaileak eta haien joko eremuak babestea da, ingurugiroaren mehatxuengandik.
Prentsaurrekoa datorren maiatzaren 20an izango da. Aldarrikapen horien alde, prentsaurrekoan Europako, Espainiako, Alemaniako, Frantziako, Holandako, Italiako eta Portugalgo surf federazioek parte hartuko dute; kayak federazioek; Rip Curlek eta Surfrider Foundation Europak parte harrtuko dute.
Ostegunean bertan, arratsaldean, Surfriderreko boluntarioek surf hastapen kurtso bat emango diete Europako komisarioei, haiek itsasoaren erabiltzaileen azalean euren burua jar dezaten. Ondoren, Ho''kupu deituriko Hawaiko errito bat egingo dute, ozeanoarekiko errespetua goresteko. Eguna makro-sorpresa batekin amaituko da.