Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotuta Amurrion, emazteari aiztokada bat emateagatik

Emakumezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten, baina atera egin zen handik eta ordu batzuetara. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Amurrion (Araba), emazteari sukalde-aizto batekin eraso egitea egotzita. Emakumezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez, bigarren aldia da gizonezkoa atxilotu dutela indarkeria matxista delitua egotzita.

Dena atzo jazo zen, 17:30ean, senar-emazteen etxebizitzan.

Ustez, gizonezkoak aiztokada bat eman zion sabelean, eta emakumezkoa Amurrioko osasun-etxean artatu behar izan zuten, baina ondoren Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik eta gutxira, agenteek ustezko erasotzailea ikusi zuten osasun-zentrotik gertu, eta egiaztapen batzuk egin eta gero, atxilotuta eraman zuten.

Gainera, etxebizitzan erasoan erabilitako aiztoa izan litekeena atzeman zuten.

Emakumezkoa 23:00etan inguru atera zen ospitaletik. Atxilotutakoa gaur eramango dute epailearenera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea