Gizartea -

'El Rubio'

Yeremi auziko susmagarriak ez du deklaratu nahi izan

Gainera, Antonio O. B. DNA laginak hartzearen aurka agertu da. Umea horrek eraman zuela uste du haurraren familiak.

Antonio O.B. 'El Rubio' epaitegietan. Argazkia: EFE
Antonio O.B. 'El Rubio' epaitegietan. Argazkia: EFE
Antonio O.B. 'El Rubio' epaitegietan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yeremi Vargas duela bederatzi urte bahitu zuten Vecindarion (Kanaria Handia). Antonio O. B. El Rubio bahiketaren susmagarriak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Gainera, DNA laginak ematearen aurka azaldu da, adingabearen familiako abokatuak jakitera eman duenez.

El Rubio San Bartolome de Tirajanako Instrukzio epailearen aurrera eraman dute gaur, Guardia Zibilak haren aurka zantzu-sorta aurkitu ondoren.

Antonio O. B. duela egun batzuk heldu zen Kanaria Handira Algecirasko (Cadiz) espetxetik. Santa Lucia de Tirajanan 2012an adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita epaitu behar zuen Las Palmasko Auzitegiak urte bukaeran. Yeremi ere herri horretan bizi zen.

Jonatan Guisado Yeremiren aitaordearen hitzetan, umea horrek eraman zuela uste du familiak. “Seguru, oso seguru”, nabarmendu du.

“Oraindik argitara eman ezin daitezkeen gauza batzuk azaldu dizkigu Guardia Zibilak”, esan du Guisadok, eta sumarioa sekretupean dagoenez xehetasunen berri ematerik ez dutela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia