Gizartea -
Lloret de Mar (Girona)
Atzo bere bi semeak hil zituen emakumearen bikotekidea pederasta da
Aurreko astean atxilotu zuten Bartzelonan gizona, ustez bere 5 urteko alabaordea bortxatzeagatik orain dela urte batzuk.
Erredakzioa
Atzo Gironako hotel batean bere bi semeak, 11 hilabeteko haurtxobat eta 5 urteko neskatila bat, hil zituela aitortu zuen emakume britaniarraren bikotekidea Bartzelonan atxilotutako pederasta bat da, ikerketaren gertuko iturriek aditzera eman dutenez.
Atxiloketa aurreko astean izan zen. Gizona Bartzelonan bizi zen eta orain dela urte batzuk, ustez bere 5 urteko alabaordea bortxatzeagatik bilatzen zuen Erresuma Batuko poliziak.
Ikerketaren lehen arrastoen arabera, adingabeak ito omen zituen emakumeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea