Gizartea -
Lehiaketa
Bilboko hilerria, Espainiako onena izateko hautagaien artean
Lehiaketan botoa emateko epea zabalik dago, eta egiazkoa den posta elektronikoko helbide bat ematen duen edozeinek eman dezake bere botoa kategoria bakoitzean.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko hilerria, Derio eta Zamudio udalerrien artean dagoena, 2016ko Espainiako Hilerrien Lehiaketako finalisten artean dago; hain zuzen ere, Hilerririk onena kategorian.
Lehiaketa Adiós Culturalaldizkariak antolatu du eta 36 hilerri aurkeztu dira txapelketara.
Bilboko hilerriak, besteak beste, honako hauek ditu aurkari: Alcaudete (Jaen), Cambados (Pontevedra), Castro Urdiales (Cantabria), Chiclana (Cadiz) eta Luarca (Asturias).
Sariak 1.000 eurokoak dira, eta behin lehiaketa bukatuta, bertan parte hartu duten guztiak "Guía cultural y turística de cementerios" izeneko gidan sartuko dituzte aldizkariak gomendatuta.
Botoa emateko epea zabalik dago, eta egiazkoa den posta elektronikoko helbide bat ematen duen edozeinek eman dezake bere botoa kategoria bakoitzean.
Lehiaketa berean Gasteizko hirigunean dagoen Santa Isabel hilerria ere lehiatzen ari da, baina hura beste bi kategoriatan: Monumentu arkitektonikorik onena eta Historia onena.