Gizartea -
Elurtegi batean erorita
Britainia Handiko bi mendizale hil dira Pirinioetan
Hiru mendizale britainiar ibilbide bat egiten ari ziren Pirinioetatik horietako bat elurtegi batera erori denean; beste biak bere bila joan dira, baina horietako bat, elurtegira erori egin da ere.
Erredakzioa
Erresuma Batuko 57 urteko bi mendizale hil dira Pirinioetan elurtegi batean erorita. Frondiellas-eko tontor inguruan gertatu da istripua, Sallent de Gallegon (Huescan).
Istripua 15:00 aldera gertatu da, Gobernuaren Ordezkariordetzak Huescan jakinarazi duenez. Bi mendizaleen gorpuak Jakara eraman dituzte helikoptero baten laguntzarekin.
Hiru izan dira Pirinioetatik ibilbidea egiten ari ziren mendizaleak, hirurak britainiarrak, horietako bat elurtegi batera erori denean; beste biak bere bila joan dira, baina horietako bat, elurtegira erori egin da ere.
Onik atera den mendizalea istripuaren berri eman dio Guardia Zibilari.