Gizartea -

Azpiegiturak

2017an abiatuko dituzte Donostialdeko metroko korridorearen lanak

Ana Oregi Ingurumen sailburuaren ustez, 2020rako bukatuta egongo da. 165 milioi euroko aurrekontua du azpiegiturak.

Ana Oregi, mugikortasunaren inguruko jardunaldietan. EFE
Ana Oregi, mugikortasunaren inguruko jardunaldietan. EFE
Donostiako metroa 2020. urtean jarriko da martxan

1:19

aGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017an ekingo diete Donostiako metroko korridorearen lanei, eta lau urteren buruan bukatuko dituzte. Iragarpena Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak egin du. Lanok 165 milioi euroko aurrekontua dute.

Donostian mugikortasunaren inguruko jardunaldi batzuetan izan da Oregi, Eneko Goia alkatearekin, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Eusko Trenbide Sareko zuzendariarekin batera.

Kazetarien galderei erantzunda, "2017an zehar" abiatuko dituzte lanok, eta 2020an metroa "martxan" egotea espero du. Dena dela, Jaurlaritzak "presarik ez" duela azpimarratu du sailburuak, "datozen 200 urteetarako inbertsioez ari garelako". Oregiren hitzetan, "azpiegitura hauek oso garrantzitsuak dira; lanean jarraituko dugu, etenik gabe, baina presa barik".

Nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Donostiara, bere "auzo eta elkarteengana", hurbildu nahi du proiektua, "elkarlanean arituta, eta ekarpenak lortuta, proiektuak aberastu" egiten direla sinistuta.

Jose Luis Sabas Eusko Trenbide Sareko zuzendariak azaldu duenez, metroak hiru geltoki izango ditu Donostian: Kontxa, Bentaberri eta Easo.

Satorralaiaren elkarretaratzea

Kanpoaldean, Satorralaia  metroaren kontrako bizilagunen elkarteak elkarretaratzea egin du. Bi pankartetan korridorearen kontrako mezuak eta galdeketa baten aldekoak paratu dituzte.

Ohar batean azaldu dutenez, jardunaldira hurbildu diren guztiei, politikariei barne, Ana Oregiri zuzendutako "gutun ireki" bat eman diete. Metroaren inguruko hainbat galdera egiten dituzte bertan.

Satorralaia Donostiako metroaren kontrako protesta. Argazkia: Metroa gelditzeko Satorralaia Bizilagunen mugimendua

Satorralaia Donostiako metroaren kontrako protesta. Argazkia: Metroa gelditzeko Satorralaia Bizilagunen mugimendua

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Trenak Bizkaian Donostiako metroa