Gizartea -
Zirkulazioa
Gidari batek farola bat jo du Gasteizen bost droga kontsumitu ostean
Autoarekin Latinoamerika plazako farola bat jo ostean positibo eman zuen kalamuan, kokainan, benzodiazepinan, metadonan eta opiazeoetan.
agentziak | erredakzioa
48 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, Latinoamerika plazako farola bat jo ostean egin zioten drogen frogan positibo emateagatik.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldeko zortziak pasata jo zuen gizonak farola.
Latinoamerikako plazara iritsi zirenean, udaltzainak ohartu ziren gidaria alkoholaren edo drogen eraginpean zegoela.
Hala, drogen froga egin zioten, eta positibo eman zuen kalamuan, kokainan, benzodiazepinan, metadonan eta opiazeoetan.
Emaitza horiek ikusita, bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatu eta epailaren esku utzi zuten.