Gizartea -

Bero-bolada

Beste egun itogarri bat

Bero larriaren ondorioz, Osakidetzako larrialdi zerbitzuek 29 pertsona artatu behar izan dituzte, gehienak adinekoak.

Kaleko termometro bat goizean. Argazkia: EiTB
Kaleko termometro bat goizean. Argazkia: EiTB
Ia 30 gradu goizeko zazpiak baino lehen, Bilbon

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan ere eguzkia jaun eta jabe izan da eta, ondorioz, beste egun itogarri bat izan dugu. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izan eta balio altuenak 39-40 graduren bueltan egon dira berriro hainbat puntutan.

Bero larriaren ondorioz, Osakidetzako larrialdi zerbitzuek 29 pertsona artatu behar izan dituzte, gehienak adinekoak. Hala ere, ez da kasu larririk izan.

Osasun Sailak 19:30ak arte bildutako datuen arabera, Bizkaian 17 pertsona artatu dituzte eta horietako zortzi ospitalera eraman behar izan dituzte; Araban, sei lagun artatu dituzte eta horietako bi erietxera eraman dituzte; eta Gipuzkoan, beste sei pertsona artatu dituzte eta horietako bat eraman dute ospitalera.

Haize aldaketa

Haizeak hego-ekialdetik jo du egunaren lehenengo partean, baina mendebal/ipar-mendebaldera aldatu da arratsaldean kostaldean , eta indarrez sartu da, Bizkaian lehenengo eta Gipuzkoan eta Lapurdin arratsaldearen bukaeran.

Haize aldaketa honekin, tenperatura maximoak aurreko egunean baino pitin bat beherago geratu dira kostaldearen mendebaldean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Uda Bero-boladak albisteak