Gizartea -
Bero bolada
Bilbok behin behineko zazpi iturri ipini ditu beroari aurre egiteko
Iturriak Deustu auzoan, Artxanda eta Santo Domingo batzen dituen errepidean, Kale Nagusian, Areilza Sendagilean eta Etxaniz Suhiltzailearen plazan ipini dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri ipini ditu hiritik jende gehien igarotzen den kaleetan, bero boladari aurre egiteko asmoz. Euskalmetek emandako datuen arabera, muturreko tenperatura maximoak egon daitezke bihar, asteartea.
Afrikatik datorren aire bolada batek eragindako bero handiak 40 gradu inguruko tenperatura eragin du. Horrenbestez, Bilboko Udalak behin behineko zazpi iturri gehiago ipintzea erabaki du, ondorengo tokietan: Deustu auzoan (bi iturri), Artxanda eta Santo Domingo batzen dituen errepidean (bat), Bilboko Kale Nagusian (bi), Areilza Sendagilean (bat) eta Etxaniz Suhiltzailearen plazan beste bat.
Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak Hirian dagoen 419 iturri publikoen sarea indartuko du, eta, “beharrezkoa izango balitz”, behin behineko iturri gehiago ipiniko lirateke hirian zehar.
Halaber, Bilboko Udalak hiritar guztiei –eta bereziki haur eta osasun arazoak dituzten pertsona nagusiei- eguzkitan egotea saihestu dezaten eta likidoak edan ditzaten eskatu die.