Gizartea -
Familia harremanak
Aragoin lehentasuna emango diote seme-alaben zaintza partekatuari
Banaketa edo dibortzioetan seme-alaben zaintza partekatua lehenetsiko dute Aragoin; Gorteek onartutako lege proposamen hau aitzandaria da Espainian.
Erredakzioa
Epaileak hasieratik ezarriko du zaintza partekatua eta zaintza indibiduala umearentzako komenigarriagoa denean baino ez du ezarriko.
Gainera, lehen aldiz ere, epaileak zehaztu egingo du umeek beste neba eta arrebekin, eta batez ere aitite eta amamekin, izango duten hartu-emana.
Etxebizitzari dagokionez, gurasoen artean adostasunik ez badago, epaileak erabakiko du nori utzi etxearen erabilera edo bestela, familiaren onerako dela irizten badio, etxea saltzeko agindua ere eman dezake.
Aragoiko lege hau aintzindaria da baina beste erkidego batzuek ere bide hori jorratu gura dute.
Gaur bertan, Bizkaiko Batzar Nagusiek dibortzioaren legea aldatzeko eta zaintza partekatua aintzakotzat hartzeko eskatu dute.