Gizartea -

Sutea

Urbanizazio bat hustu dute Bastidan, baso-sute baten ondorioz

Etxeak ez daude arriskuan eta sua kontrolatuta dago jada, baina prebentzio gisa hartu dute

Bastidako sutea. Argazkia: Greenpeace Euskadi
Bastidako sutea. Argazkia: Greenpeace Euskadi
Lau hektarea erre dira Bastidan izandako sute baten ostean

1:08

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso-sute bat piztu da gaur Bastidan (Arabar Errioxa), eta, ondorioz, Santo Cristo urbanizazioan hainbat etxebizitza hustu dituzte, SOS Deiak larrialdi zerbitzuak baieztatu duenez.

Haizearen norabidea aldatu egin da, eta etxeok ez daude arriskuan, baina prebentzio gisa erabaki dute hustea. Are gehiago, sua dagoeneko kontrolatuta dagoela nabarmendu dute.

Hain zuzen ere, 12:30ean piztu da sua, herriaren inguruetan, ermitatik gertu.

Arabako zein Errioxako suhiltzaileak ari dira lanean bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak bideoak Eguneko albisteak