Gizartea -

Zientzia

Lehen zelula artifiziala sortu dute

Metodoa makineria biologikoa aztertzeko eta ingurugiro zein energia arazoak konpontzeko erabiltzea espero dute Craig Venter Insitutuko zientzialariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genoma sintetiko batek kontrolatutako zelula bat sortu dute aurrenekoz, AEBetako zientzialariek gaur iragarri dutenez.

Science aldizkarian argitaratu dute txostena eta metodoa makineria biologikoa aztertzeko eta ingurugiro zein energia arazoak konpontzeko erabiltzea espero dute Craig Venter Insitutuko zientzialariek.

Craig Venter buruzagi duen zientzialari taldeak dagoeneko bakteria baten genoma sintetizatu zuen, eta baita bakteria batetik beste batera lekualdatu ere.

M. mycoides bakteriaren genoma sintetizatu dute zientzialariek ikerketan, eta DNA sekuentziak erantsi dizkiote genoma natural batetik bereizteko.

Txostenaren arabera, zientzialariek "zelula sintetiko" bat sortu dute, nahiz eta genoma soilik sintetikoa izan.

Prozesu biologikoak gobernatzea

Prozesu biologikoak erabiltzeko tresna garrantzitsua izan daitekeela adierazi du Venterrek.

Metodoarekin karbono dioxidoa harrapa dezaketen algak diseinatzea espero dute zientzialariek, eta baita findegietan erabilgarri izan daitezkeen hidrokarbonoak sortzea ere.

Elikagaietan osagai berriak eta txertoak sortzeko, eta ura garbitzeko erabili ahal izatea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea