Gizartea -
Immigrazioaren drama
Italiak 3.200 pertsona erreskatatu ditu 24 orduan Libiako itsasoan
Eguraldi onaz baliatuta, pertsonekin trafikatzen duten mafiek areagotu egin dute euren jarduera Mediterraneoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Italiako kostazainek itsasoz Europara heltzen saiatzen ari ziren 3.200 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte astearte honetan Libiako kostaldearen aurrean. Migratzaile horietako bat hil egin da.
Italiako agintariek azaldu dutenez, 20tik gora ontzi geldiarazi dituzte. Horregatik, kostazainek ez ezik, Espainiako eta Erresuma Batuko hainbat ontzik ere hartu dute parte operazioan.
Eguraldi onaz baliatuta, pertsonekin trafikatzen duten mafiek areagotu egin dute euren jarduera Mediterraneoan.
Kanpo Mugetako Europar Agentziak (FRONTEX) jakinarazi duenez, ekainean 22.500 pertsona heldu ziren Italiara modu irregularrean, ontzietan Mediterraneoa zeharkatuta, hots, aurreko hilabetean baino % 24 gehiago.