Gizartea -

Trafikoa

Hil egin da Gasteizen auto batek harrapatuta larri zauritu zen gizona

Ezbeharra Heraclio Fornier kalean jazo zen, 80 urteko gizona semaforodun zebrabide bat gurutzatzen ari zela, ibilgailu batek harrapatu zuenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen joan den asteartean auto batek harrapatuta larri zauritu zen 80 urteko gizona hil egin da, gaur, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Harrapaketa Heraclio Fournier kalean jazo zen, semaforodun zebrabide batean. Hura gurutzatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen adinekoa.

Kolpearen ondorioz, lurrera jausi zen, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Santiago Ospitalera eraman zuten, larri, eta, esan bezala, gaur hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Gasteiz albisteak