Gizartea -

Ostegunetik falta zen

Hilik topatu dute, Aloña Mendin, ostegunetik falta zen gizona

69 urteko gizona ostegun goizean atera zen Arantzazuko ostatutik eta, gauean bertara itzultzen ez zela ikusita, abisua eman zuten.

EITB.EUS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilik aurkitu dute, Aloña Mendin, ostegunetik falta zen 69 urteko Usurbilgo bizilaguna -oriotarra izatez-, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Iturri horren arabera, 09:30ak aldera topatu dute Usurbilgo bizilagunaren gorpua Aloña Mendiko haitzaren azpian, hots, aipaturiko mendiaren iparraldean.

Mendizalea ostegun goizean Aloña Mendira abiatu zen, baina ostatu hartu zuen tokira gauean itzuli ez zela ikusita, bertakoek abisua eman zuten. Ostegunean bertan hasi zituzten hura bilatzeko lanak eta gaur arte aritu dira horretan. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk eta boluntario talde batek parte hartu dute bilaketa lanetan.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuak berri eman duenez, iristeko zaila den toki batean topatu dute eta 13:10 inguruan erreskatatu dute gorpua.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Orio argazkiak Usurbil bideoak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur