Gizartea -

Errioxa

Lau hildako, Logroñon izandako gas-leherketa baten ondorioz

Baieztapen ofizialaren zain, hildakoak Argentinako 39 urteko gizon bat, Txileko 39 urteko emakume bat eta 8 eta 9 urteko bi ume direla uste da. Udalak 010 informazio-zenbakia martxan jarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira Logroñoko etxebizitza batean gas-leherketa ba jazo ostean, Tomas Santos hiriburu errioxarreko alkateak adierazi duenez. Suhiltzaileak lau lagunak zeuden gelara heltzea lortu dutela adierazi du Santosek.

Baieztapen ofizialaren zain, hildakoak Argentinako 39 urteko gizon bat, Txileko 39 urteko emakume bat eta 8 eta 9 urteko bi ume direla uste da.

Informazio iturrien arabera, gorpuak kalte handiak izan dituzte eta identifikazio lanak zailak izango dira.

Leherketa 07:00 aldera izan da Kale Nagusiko 23 zenbakiko azkeneko etxebizitzaren batean, hirigunean, eta eraikinaren aurrealdean hainbat kalte eragin ditu.

Antza, etxebizitza horretan emakume bat bizi da, eta zauri larriekin erreskatatu ostean, ospitalera eraman dute, aipatu iturrien arabera.

Horrez gain, leherketak zauri arinak eragin dizkie beste zortzi auzokideri; hori dela eta, larrialdi zerbitzuek artatu eta horietako bi ospitalera eraman behar izan dituzte.

Udalak 010 telefonoa martxan jarri du kaltetutako bizilagunak informazioa jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea