Gizartea -
Zainketa Berezien Unitatean
Julio Aparicio toreatzailea egonkor, zezen batek harrapatu ostean
Juan Pedro ganaduritegiko zezen batek Aparicio harrapatu zuen, lepoan zauri bat eginez, San Isidro azoka dela eta, Madrileko Las Ventas plazan egin den korrida batean.
Erredakzioa
Julio Aparicio toreatzailea Madrileko 12 de Octubre Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean dago, baina "kontziente dago eta bizi-konstanteak egonkorrak" ditu. Toreatzailea ospitalera eraman behar izan zuten atzo San Isidro azoka dela eta, Madrileko Las Ventas plazan egin den korrida batean zezen batek harrapatu ostean.
19:15ak inguru, Juan Pedro ganaduritegiko zezen batek Aparicio harrapatu zuen, lepoan zauri bat eginez. Plazaren erizaindegian ebakuntza bat egin zioten, baina zaurien larritasuna zela eta, ospitalera eraman behar izan zuten.
Medikuen arabera, zezenak lepoaldetik adarra sartu zion eta ahotik atera, goiko masailezurra apurtuta.
Hori dela eta, trakeotomia bat egin zioten, "zailtasun kirurgikorik sortu gabe".