Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Oiartzunen, izandako istripuan

Irungo ordainlekuan jazotako ezbeharrean auto batek eta autobus batek talka egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da bart AP-8 autobidean, Oiartzunen, izandako zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Ezbeharra 04:25ean gertatu da Irungo ordainlekuan, Oiartzun parean, eta auto batek eta autobus batek talka egin dute.

Autoko gidaria ibilgailu barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Zaurituak hausturak zituen hankatan eta, erreskatatu ondoren, anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera.

Istripuaren eraginez, AP-8 autobideko errei bat itxita egon da Donostiarako noranzkoan 07:30ak arte.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gipuzkoa Gizartea bideoak Oiartzun albisteak Gaurko azken ordukoa