Gizartea -
Iruñean
Ekologistak Martxan erakusketak jasandako "eraso faxista" salatu du
Kolektiboak "elementu faxista" horien zigorgabetasuna kritkatu du. Ezezagun batzuk barrutian sartu dira, aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa hondatuz, eta esbastika bat marraztu dute lurrean.
Erredakzioa
Ekologistak Martxan kolektiboak, Iruñean antolatu duten aldaketa klimatikoari buruzko erakusketaren kontra egin duten "eraso faxista" salatu du. Ezezagun batzuk barrutian sartu dira eta erakusketa hondatu dute, Iruñeko San Frantzisko Plazan.
Kolektiboak prentsaurreko batean azaldu duenez, "elementu faxista" batzuk erakusketaren barrutian sartu dira gauean, eta hainbat objektu hautsi dituzte, haien artean karbono isuriak kalkulatzeko makina bat ere.
Alde egin baino lehen, erasotzaileek "esbastika faxista bat irudikatu dute lurrean hariarekin, lekuko batzuen aurrean".
Aldaketa klimatikoaren inguruko kanpaina informatiboa iragan asteazkenean hasi zen eta igandean amaituko da. Ekologistak Martxan adierazi duenez, antolatutako ekitaldi guztiak mantenduko dituzte, kalteak konpondu ostean.
Ekologistak Martxan kolektiboak "adierazpen askatasunaren eta mugimendu sozialen kontrako" eraso horien zigorgabetasuna salatu du.