Gizartea -
Polizia operazioa
21 atxilotu, 4 Euskadin, pedofilia materiala zabaltzea egotzita
Kiroldegi bateko aldagelatan eta dutxatan adin txikikoei egindako irudiak atzeman dituzte. Atxilotuek euren lantokietako ordenagailuak erabiltzen zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak 21 pertsona atxilotu ditu, 4 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), pedofilia materiala zabaltzea egotzita, Barne Ministerioko Poliziaren zuzendaritza nagusiak berri eman duenez.
Estatu espainiarreko 14 probintziatan egin dituzte atxiloketak: Coruñan, 2; Araban, 1; Alacanten, 1; Asturiasen, 3; Bartzelonan, 1, Kantabrian, 1; Kordoban, 1; Gipuzkoan, 1; Balear uharteetan, 1; Madrilen, 2; Murtzian, 1; Pontevedran, 3; Valentzian, 1 eta Bizkaian 2. Atxilotu guztiei adin txikikoei egindako sexu gehiegikeriak jasotzen zituzten grabazioak zabaltzea leporatu diete.
Ikerketa iaz hasi zuten, pedofilia materiala zabaltzeaz gain, adin txikikoei sexu erasoak egiten ote zizkien edota sarean jarduten zuten pederastekin harremana zuten ala ez argitzeko.
Atzemandako materialaren artean, kiroldegi bateko aldagelatan eta dutxatan adin txikikoei grabatutako irudiak daude.
Atxilotuek beren lantegietako ordenagailuak eta sareak erabiltzen zituzten.
Guztira, Poliziak 24 miaketa egin ditu eta guztira 96 disko gogor, 10 ordenagailu, 17 USB gailu eta memoria txartel, 3 tableta, 68 CD eta DVD eta 5 eskuko telefono.