Gizartea -

Ikuspegi

Etorkinenganako tolerantziak gora egin du Euskadin

Atzerritarrenganako tolerantzia indizeak puntu bat gora egin du azken urtean eta % 59an kokatu da, 2007tik mailarik gorenena.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Euskal gizarteak jarrera anbibalentea erakusten du immigraziarekiko

2:01

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkinenganako tolerantzia indizeak puntu bat gora egin du azken urtean eta % 59an kokatu da EAEn, 2007tik mailarik gorenena.

‘Immigrazioarenganako jarrerak’ txostena aurkeztu du Ikuspegik ostiral honetan. Orokorrean egoeraren hobekuntza bat jasotzen du azterketak.

Inkestatuen % 43,5 ‘toleranteak’ dira, % 38,3 ‘anbibalenteak’ eta % 18,2k ez dituzte etorkin atzerritarrak atsegin.

Jarrera “txarrak” krisi ekonomikoarekin oso lotura estua izan dutela uste du Ikuspegik; izan ere, testuinguru ekonomikoaren “hobekuntzarekin” prozesua “leheneratzen” hasi da.

Diru-laguntzak

Beste herrialde batzuetatik heltzen diren pertsonekin lotutako estereotipo nagusiak aztertu ditu txostenak, besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errentarekin zerikusia dutenak.

Pertsona guztiek, bertakoek zein atzerritarrek, behar baldin badute diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso ahal izatea babesten dute herritarren % 48,5ek, araudiko “baldintzak betez”. 2015eko zenbatekoa baino bederatzi puntu handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak