Gizartea -

Natura

Lotxa beltz bat, espezie berrien izarra 2009an

Aurkitutako 10 espezie bitxienen artean, besteak beste, belaki haragijale bat dago, eta baita Birmanian topatutako ur gezako arraintxo bat ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009an aurkitutako 10 espezie garrantzitsuenen artean lotxa beltz psikodeliko bat dago, nazioarteko batzorde zientifiko batek aukeratuta. Arrain horrek ezohiko patroi bat du eta lotxa beltzen artean bakarra da, aurpegi zapala duelako.

Arizonako Unibertsitateko Espezieen Esploraziorako Nazioarteko Institutuak eta nazioarteko taxonomoen talde batek egiten dute urtero aurkitu berri diren animalien zerrenda.

Aurkitutako 10 espezie bitxienen artean, besteak beste, belaki haragijale bat dago, eta baita Birmanian topatutako ur gezako arraintxo bat ere. 1879tik aurkitu duten urre-koloreko lehen armiarma, mehatxatuta denean "bonba" berdeak askatzen dituen itsas zizare bat eta Thailandiako Golkoan, Pak Phanangen, topatutako itsas bare bat zerrendan dira.

Arrain-aizto bat ere hamar espezie garrantzitsuenen artean dago, baita futbol amerikarreko pilota baten tamainako jaurtitzaileak produzitzen dituen landare bat, bost zentimetroko barrengorri bat eta Madagaskarren aurkitutako batata jangarri bat ere.

Bioaniztasuna

Urtero egiten den zerrenda honek bioanzitasunari eta taxonomiari protagonismoa ematen die, Quentin Wheeler Institutuko zuzendariak azaldu duenez.

2009ko 10 espezie garrantzitsuenak Afrikan, Indonesian, Madagaskarren, Myanmarren, Zelanda Berrian, Filipinetan, Thailandian, AEBetan eta Uruguain aurkitu dituzte.

Lurrean 2-100 milioi espezie direla diote zientzialariek, baina gehienek 10 milioi izan daitezkeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea