Gizartea -
Loteria
Espainiako loteriako lehen sariak 300.000 euro utzi ditu Iruñean
44.942 zenbakia izan da saritua eta Iruñeko seigarren administrazioak zenbaki horretako 50 dezimo saldu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOALo
Espainiako loteriako lehen sariaren zati bat Iruñean egokitu da, Loteria eta Apustuen Espainiako erakundeak jakinarazi duenez. 44.942 zenbakia izan da saritua eta serieko 6.000 euro banatuko ditu.
Iruñeko seigarren administrazioak (Amaya kaleko 22. zenbakian dagoena) zenbaki horretako 50 dezimo saldu ditu eta, beraz, 300.000 euro banatuko ditu saritan.
Agustin Moreno saria banatu duen administrazioko arduraduna "oso gustura" agertu da EFE albiste agentziari egindako adierazpenetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea