Gizartea -
Jazoera
Atxilotu bat Cadreitan, bere nagusia labanaz mehatxatzegatik
Gizonak 41 urte ditu, eta landa-lanetan ari zen, eta nekazaritza-makina batean kalteak egitea ere leporatzen zaio.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Nafarroako Erriberan dagoen Cadreita herrian (Tuterako Merindadea). Landa-lanetan jarduten zuen, eta bere nagusia labanaz mehatxatzea eta nekazaritza-makina batean kalteak egitea egozten diote.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, gertaerak atzo jazo ziren, lan-arrazoiengatik beste langile batekin eztabaida bat izan ostean.
Jarraian, eta beste langile batzuen aurrean, labana handi bat atera zion bere nagusiari eta haren traktore baten ateko kristala apurtu zuen. Horren aurrean, nagusiak salaketa jarri zuen mehatxu eta kalteengatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea