Gizartea -

Epaia

Ama jotzeagatik eta etxea kentzea mehatxatzeagatik zigortu dute

25 egunez komunitatearentzako lan egin beharko du erasotzaileak eta bederatzi hilabetetan ezingo da amarengana gerturatu ezta berarekin harremanik izan ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko emakume bat, ama jotzeagatik eta Errenteriako etxea kenduko ziola mehatxatzeagatik 25 egunez komunitatearentzako lan egitera zigortuko dute.

2009ko ekainaren 29an jazo zen erasoa. Emakume biak eztabaidan hasi ziren eta akusatuak amari "bultza egin" zion, "iletik tira egin zion, ukabilkadak eman zizkion eta lepotik heldu zion, bitartean, etxearekin geratuko zela esaten zion".

Kalte-ordainak errefusatu ditu biktimak eta bederatzi hilabetetan, bere alaba ezingo da amarengana gerturatu ezta berarekin harremanik izan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea