Gizartea -

Indiako Ozeanoa

Euskal atunontzi batek piraten eraso bat saihestu du Madagaskarren

Bermeoko ontziak berehala jarri du abian segurtasun dispositiboa eta tiroketa bat izan da segurtasun agenteen eta itsas-lapurren artean, baina ez da zauriturik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Campolibre Alai Bermeoko atunontziak piraten eraso bat jasan du Madagaskarreko uretan, Mayyotte Irletatik gertu, Frantziako uretan.

Campolibre Alairen barruan dauden segurtasun agenteek eta atunontzira gerturatu diren piratek tiroketa bat izan dute, baian ez da zauriturik izan, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakitera eman duenez.

Echebastar Fleet enpresa armadoreak ohar baten bidez jakitera eman duenez, ontzi susmagarri bat hurbiltzen ari zela ikusita, segurtasun plana berehala jarri dute abian. Gauzak horrela, ihesaldiari eman diote eta "inork zauririk izan barik" zonalde hori atzean utzi dute.

Campolibre Alaik bahiketa saiakera bat saihestu zuen Indiako Ozeanoan irailaren 7an, baina orduan ere ihes egitea lortu zuen.

Echabastar Fleet Bermeoko (Bizkaia) enpresaren ontzietako bat da Campolibre Alai. Alakrana iragan udazkenean, Somalian, 47 egunez piraten esku izan zen ontzia ere enpresa berekoa da.

Echabastar Fleet 1969an sortu zen Indiako Ozeanoan atuna arrantzatzeko eta hiru atunontzi-izozkailuk osatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea