Gizartea -

Barakaldo

Sarean irudi galgarriak igotzearekin mehatxatu du emakume bat

Susmagarriak biktimaren webcam-a kontrolatzea lortu du bere ordenagailua 'hackeatuz'. Atxilotua beste bi antzeko salaketetan nahastuta dago ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu egin du Barakaldon emakume bati estortsioa egitea leporatuta, bere argazki galgarriak interneten zabalduko dituela mehatxatuz dirua ordaintzera uko eginez gero.

Biktimak gertatutakoa salatu egin zuen. Bere adierazpenaren arabera, chat baten bidez kontaktau zuen gizon batek 100 euro eskatu zizkion biluzik agertzen zen bideo eta argazki batzuk ez publikatzearen truke.

Dirua biktimaren ezagun bati eman behar zion, bere lagun baten bikotekide ohiari. Susmagarriak biktimari eta bitartekariari jipoia ematearekin ere mehatxatzen zuen.

Hasiera batean, biktimak amore eman eta dirua eman zion bitartekariari, baina horrek 70 euro gehiago eskatu zizkion, mehatxatzaileak kopurua handitu zuela adieraziz.

Une horretan biktimak gertatutakoa salatu zuen. Poliziak mehatxatzailea eta bitartekaria pertsona bera izan ahal zirela ikusita, atxilotu egin zuen.

Atxilotua beste antzeko bi kasutan nahastuta dago ere, Muskizen eta Getxon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea