Gizartea -
Haurren trafikoa
60.000 adingabe desagertzen dira Txinan urtero
Umeak erosten dituzten familiak daude arazo honen sorburuan, izan ere, bikote askok ezin dute seme-alabarik eduki edo mutila izango dutela ziur egon nahi dutenez, mafietara jotzen dute.
Erredakzioa
60.000 haur inguru desagertzen dira beraien etxeetatik Txinan urtero eta Ume Galduen Gurasoen Liga edo Baby Come Home elkarteek arazo horri aurre egiten diote.
Desagertutako Umeen Nazioarteko egunak prostituzio, salmenta, esklabu sareen biktimak gogoan ditu.
Txinako legeak ez ditu umeen erosleak zigortzen, horiek bere benetako gurasoei itzultzen badizkiete. Umeak erosten dituzten familiak daude arazo honen sorburuan, izan ere, bikote askok ezin dute seme-alabarik eduki edo mutila izango dutela ziur egon nahi dutenez, mafietara jotzen dute.
Desagertutako umeen argazkiak bere webgunean jartzen ditu Baby Come Homek, eta argitaratutako 4.000 kasuetako 120 konpondu dituzte.
2009 eta 2010 urteetan zenbait kanpaina bultzatu ditu Txinako poliziak eta 18.000 trafikatzaile inguru atxilotu dituzte.