Gizartea -
32. edizioa
Ibilaldiak arrain gune bat izango du Bermeoko ohiturak ezagutzeko
Aurkeztu dute jada igandean Bermeon ospatuko den Bizkaiko Ikastolen aldeko Ibilaldia.
Euskadi Irratia
32. edizioa izango du aurtengoa, Eleizalde ikastolak antolatua eta urtero bezala txikienentzako jolasak, musika eta beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
Nobedade gisa, arrain gunea egongo da Bermeoko ohiturak ezagutzera emateko.
''Marigoran kikunbera'' esaera zaharra da igandean Bermeoko Eleizalde ikastolak antolatuko duen Ibilaldiaren leloa.
Herriko ikastola txiki geratu da, eta azpiegitura berrien beharra dago, euskararen mareak gora egin eta euskazaleek itsaso horretara buruz behera salto egiten jarrai dezaten, Juan Carlos Gomez Ikastolen Elkarteko presidenteak adierazi duenez.
5 gunetan banatutako 7 kilometro ditu 32. edizio honetako ibilbideak, nobedadea 3. gunea, ''Euskara'' izenekoa, arrainei eskainia, herriko tradizioa ezagutzera emateko.
Besteak beste, Betagarri, Gatibu edota Anje Duhalderen kontzertuak eta haurrentzako nahi beste jolas egongo dira Bizkaiko ikastolen aldeko eguna giro ederrean pasatzeko.
Itsasoaren alde lan egin duten zenbait erakunde eta pertsona ere omenduko dituzte eta eguna bukatzean Ondarruko Zubi Zahar ikastolari emango zaio lekukoa datorren urteko Ibilaldiaren antolatzaile gisa.