Gizartea -
Sutea Iruñean
Hiru ibilgailuk su hartu dute Txantrean
Suteak Ford Mondeo auto bat kiskali du Urrotz kalean. Gainera, suak alboan zeuden beste bi ibilgailuri kalte egin die, BMW eta Renault Scenic bati.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru ibilgailuk su hartu dute goizaldean Iruñeko Txantrea auzoan, Urrotz kalean. Polizia Nazionala eta Udaltzaingoa sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.
Udalak agiri batean azaldu duenez, gertakaria 05:38 aldera jazo da Urrotz kaleko 33. zenbakiaren parean.
Suteak Ford Mondeo auto bat kiskali du Urrotz kalean. Gainera, suak alboan zeuden beste bi ibilgailuri kalte egin die, BMW eta 4 x 4 Renault Scenic bati, udaltzainek egiaztatu dutenez.
Suhiltzaileek sua itzali dute, iturri berdinek jakinarazi dutenez.
Polizia zientifikoak ibilgailuak ikuskatu ditu dagoeneko, eta sutearen arrazoiak argitzeko ikerketa martxan jarri dute.
Hiru ibilgailuen jabeek salaketak aurkeztu dituzte Iruñeko Udaltzaingoaren aurrean.