Gizartea -
POLEMIKA
Espainiako Erroldak onartu egingo dio Lobo izena jaioberri bati
Gurasoek poza agertu dute, semeari nahi duten izena jarri ahalko diotelako azkenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Gomez Galligo Errolden eta Notariotzaren zuzendari nagusiak iragarri du onartu egingo duela Lobo (otso) izena jaioberri batentzat, gurasoek eskatu bezala.
Gomez Galligok EFEri egindako adierazpenetan azaldu duenez, hori izango da erakundearen jarrera gurasoek Justizia Ministerioan helegitea jartzen dutenean, hasieran Fuenlabradako (Madril) Errolda Zibilak Lobo izenari ezezkoa eman ostean.
Erroldak errefusatu egin zuen Lobo izena onartzea, abizena dela argudiatuta.
Gurasoek poza agertu dute, semeari nahi duten izena jarri ahalko diotelako azkenean.
Sare-sozialetan oihartzun handia izan du gaiak. Pablo Iglesias Podemoseko buruak ere babesa eskaini dio familiari, txio baten bidez.