Gizartea -
Gastronomia
Marmitakoa, mirari gastronomiko izateko hautagai
Alkatxofak txirlekin Nafarroako plater ezagunak ere izendapena jaso dezake.
E. Lotina | eitb.eus
Allianz Global Assistance konpainiak Espainiako Mirari Gastronomikoak 2016 aukeratzeko ekimena bultzatu du, Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagaiak izateko. Finaleko 20 plateren artean marmitakoa eta alkatxofak txirlekin daude. Abuztuaren 20ra arte botoa emateko aukera dago www.7maravillas.es webgunean.
Konpainiak agiri batean jakitera eman duenez, Andaluziako gazpatxoa, Aragoiko oilasko txilindron erara, Asturiaseko fabada, Mallorcako ensaimada, Kanariar Uharteetako patatak ‘mojo picon’ ezagunarekin, Kantabriako gazta ‘pasiegoa’, Kataluniako krema, Gaztela-Mantxako pistoa, Segoviako txerrikume errea, Extremadurako ogi-mamiak, olagarroa galiziar erara, lapikoko madrildarra, Murtziako ‘paparajote’ak, patatak errioxar erara, Valentziako paella, urdaiazpiko iberikoa, patata tortilla eta Xixona turroia gainerako hautagaiak dira.
Estatuko BPGren % 25 nekazaritzak, elikagai industriak, turismoak eta gastronomiak osatzen dute. 2015ean zazpi milioi turista Espainiara etorri ziren, sukaldaritzaz gozatzeko helburu bakarrekin.