Gizartea -
Bilbon
70 urteko emakume bat zauritu da bere etxean izandako sute batean
Ezbeharra ostiral gauean jazo da, Berastegi kaleko etxebizitza batean. Sutea egongelan hasi da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
70 urteko emakumezko batek erredurak jasan ditu Bilbon bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea ostiral honetako 23:27ak aldera piztu da, Berastegi kaleko bosgarren solairuko etxebizitza bateko egongelan. Sutearen ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute.
70 urteko emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurak izan dituelako. Jazoeraren lekuan Ertzaintza eta suhiltzaileak izan dira, baina oraindik ez dute sutearen jatorria argitzerik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea