Gizartea -

Kanariar uharteak

La Palmako sutea kontrolpean izatea lortu dute

Suaren fronte guztiak mugatzea lortu badute ere, Kanaria uharteetako Gobernuak alerta maila gorenari eutsi dio. Hala ere, sutea itzaltzeko hilabeteak beharko dituzte.

Helikoptero bat sua itzaltzeko lanean, Villa de Mazon. Argazkia: EFE
Helikoptero bat sua itzaltzeko lanean, Villa de Mazon. Argazkia: EFE
La Palmako sutean aktibo jarraitzen duen frontean jo eta su lanean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost eguneko borrokaren ondoren, larrialdi brigadek La Palmako sutea kontrolpean izatea lortu dute, Kanaria uharteetako Segurtasun eta Larrialdietarako Zuzendaritzak berri eman duenez.

Sua itzaltzeko lanean ari diren larrialdi brigadek Mazo udalerriko frontea mugatzea lortu dute, eta atzo Monte Luna eta Tigalate udalerriak jende hustu bazituzten ere gaur etxera itzuli ahal izan dute bizilagunek.

Suaren fronte guztiak mugatzea lortu arren, Kanaria uharteetako Gobernuak alerta maila gorenari eutsi dio La Palman, Gomeran, Hierron eta Kanaria Handian. Biharko eguraldi iragarpena tarteko erabaki du Gobernuak alerta mailari eustea; izan ere, tenperatura maximoak igo egingo dira bihar eta 36 graduren bueltan kokatuko dira. Gainera, hezetasun maila oso txikia izango da.

Larrialdi brigadetako langileak goizean goizetik ari dira lanean, eta suak 4.500 hektarea baino gehiago kiskali ditu dagoeneko.

La Palmako sutea itzaltzeko hilabeteak beharko dituzte. Kanariar Uharteetako mendeko bost sute larrienen artean dago.

Dispositiboa

Une honetan 220 pertsona baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanean, 100 boluntario baino gehiago eta Kanarietako Polizia, Udaltzaingo eta Guardia Zibileko 66 kide, Jasangarritasun kontseilariak jakinarazi duenez.

Gomera eta Hierro uharteetako 21 pertsona gehiago heldu dira eta Aireko Armadak laugarren ur-hegazkina bidali du Malagatik.

Guztira, aireko 13 baliabide ari dira lanean, 9 helikoptero, 3 ur-hegazkin eta “airtractor” bat. Lau helikoptero Kanarietako Gobernuarenak dira, bat Kanaria Handiko kabildoarena eta beste lau Estatuarenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak