Gizartea -
Nature Neurosciencie
Zergatik areagotzen du gosea kalamuak?
Ikerketa baten arabera, nerbio sisteman eragina duen tetrahidrocannabinol izeneko substantzia bat da gosea areagotzen duena. Dena den, substantzia horrek gosea murriztu dezake, dosiaren arabera.
Erredakzioa
Ikerketa batek kalamuaren kontsumoak gosearengan duen eragina izan du aztergai. Ikerketan, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) parte hartu du.
Giovanni Marsicano doktoreak zuzendutako ikerketa lana Nature Neurosciencie aldizkarian argitaratu dute eta gosean eragina dituzten neuronak zehaztu ditu. Izan ere, orain arte ezezagunak ziren.
Ikerketaren arabera, nerbio sisteman eragina duen tetrahidrocannabinol (THC) izeneko substantzia bat da gosea areagotzen duena. Dena den, substantzia horrek gosea murriztu dezake, dosiaren arabera.
Horrela izanik, THC dosi baxuek gosea areagotzen dute, eta dosi altuek, ordea, gosea murrizten dute, dosiarena rabera, burmuineko neurona batzuengan edo beste batzuengan eragina dutelako.
Mekanismo hauek ezagutzea, EHUren ustez, onuragarria izan daiteke anorexia edo gizentasuna bezalako elikatzeko arazoekin zerikusia duten gaixotasunen tratamenduetan.