Gizartea -

Nafarroa

Izurdiagako saihesbide berria astelehen honetan ireki dute

NA-7010 errepidean egin dituzten lan horiek 2,63 milioi euroko inbertsioa suposatu dute eta, horri esker, Zaragoza-Altsasu lineako trenbidea zeharkatzen duen pasabidea itxiko da.

Izurdiagako saihesbide berria astelehen honetan ireki dute. Argazkia: www.navarra.es
Izurdiagako saihesbide berria astelehen honetan ireki dute. Argazkia: www.navarra.es
Izurdiagako saihesbide berria astelehen honetan ireki dute. Argazkia: www.navarra.es

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak astelehen honetan, abuztuak 8, ireki du Izurdiagako (Arakil) saihesbidea. Horri esker, Zaragoza-Altsasu lineako trenbidea zeharkatzen duen pasabidea itxi egingo da. Autoen bidea eta trenbidea bat egiten zuten puntu horretan, hainbat ezbehar gertatu dira azken urteotan. Horietako batzuk, gainera, heriotzak eragin dituzten istripuak izan dira.

NA-7010 errepidean egin dituzten lan horiek 2,63 milioi euroko inbertsioa suposatu dute. Horren helburua, abiadura handikoak ez diren 44 gunetatik ibilgailuak pasatzea saihestea izango da. Orain arte, 45 milioi euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroako Gobernuak, Sustapen Ministroak eta Renfe/Adif enpresak.

Ibilbide berria 21,750 kilometroan hasten da, San Juan auzora iritsi aurretik. Hurrenez hurren, 1.234 metro luze ditu galtzadak, 3,5 metroko zabalerako bi errei eta albo bakoitzeko 0,5 metroko bazterrak dituena. Halaber, trenbidea gaineko pasabide batekin saihestuko da gertu dagoen biribilgunea, eta, hura zeharkatu ondoren, saihesbidea berriro konektatuko da errepidearekin, azpiko pasabidetik gertu, A-15 autobiaren azpian. Beste biribilgune bat egongo da amaieran, errepidera batzeko.

Era berean, oinezkoentzako metalezko pasabide bat eraiki da kendu den trenbide-pasagunean, eta inguruan hesiak jarri dira. Luzerari dagokionez, 24,55 metrokoa da, zoru ez labaingarria duena.

Halaber, Izurdiagako lanak 2016ko irailaren 18an amaituko dituztela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak