Gizartea -
Gipuzkoa
Emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroz Aiako Harrian
Frantziar jatorriko senar-emazteak dira laguntza eskatu behar izan dutenak, Errobide inguruan zeudela, 800 bat metroko altueran.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzaren helikoptero batek erorikoa izan duen emakume bat erreskatatu du gaur, astelehena, Aiako Harrian, Oiartzunen (Gipuzkoa), Segurtasun Sialak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak 13:15ak aldera izan du gertatutakoaren berri, Baionako Aduana eta Elkarlan polizialaren Zentroak deitu duenean. Frantziar jatorriko senar-emazteak dira laguntza eskatu dutenak, Errobide inguruan zeudela, 800 bat metroko altueran.
Emakumeak zailtasunak zituen oinez jarraitzeko, erorikoa izan ostean, belaunean mina hartu duelako.
Hori dela eta, Ertzaintzak helikoptero bat mugiarazi du, mendiko erreskate taldeko zenbait kiderekin, biktima aurkitu dute eta, ondoren, Donostiako Ospitalera eraman.
Antza denez, emakumearen zauriak ez ziren larriak.