Gizartea -
Andoainen
'Besarkada solidarioaren' metodoa erabilita lapurtzeagatik, atxilotuta
Biktima gehienak adineko pertsonak ziren, eta, neska gazteak, epailearen hiru bilaketa-agindu bete gabe zituen.
Eitb.eus
23 urteko neska gazte bat atxilotu dute Andoainen (Gipuzkoa), lapurretak “besarkada solidarioa” metodoaren bidez egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak agiri baten bidez jakinarazi duenez.
Joan den larunbatean, abuztuaren 6an, Andoaingo Txitibar kalean, ezohiko abiadura motelean zihoan ibilgailu bat antzeman zuen Ertzaintzako patruila batek. Adineko bikote baten atzetik zihoazen, eta, portaera horrek, agenteen susmoak piztu zituen.
Une horretan, Aita Larramendi kalean, ibilgailu susmagarria geldiarazi zuten ertzainek, barruan zihoazen bidaiariak identifikatzeko asmoz. Era berean, horietako bidaiari batek epailearen hiru bilaketa-agindu bete gabe zituela ikusi zuten. Izan ere, lapurretak “besarkada solidarioa” metodoaren bidez egiteagatik aurrekari polizialak ditu 23 urteko neska gazteak.
Horrenbestez, emakumea atxilotu eta Tolosako Guardiako Epaitegian epailearen esku utzi zuten agenteek.